StopCopyright.com
Mensajeros de la Paz Madrid - Blog El Menor


TEMAS
ANÉCDOTAS
CULTURA
PROYECTOS
POESIA
CUENTOS
IDEAS
INICIATIVAS
SOLUCIONES
PEQUES

Haz clic para enviar tus videos

BUSCAR

Envíanos tus Noticias y Mensajes
Si tienes alguna noticia que quieras publicar haz clic aquí. No es necesario registrarse.

Comparte tus Imágenes
Envía y comparte tus fotos haciendo clic aquí.

Envíanos tus Presentaciones y Proyectos
Envía tus proyectos en Word, PDF, Excel, PowerPoint, clic aquí para continuar.

BASAJAUN ETA EGURGILEA

Enviado por Patxi el 06/04/2007

Behin batean egurgile bat lanean ari zen Aralarko baso batean eta nahi gabe leize batera erori zitzaion aizkora. Saiatu zen aizkora leizetik ateratzen, baina oso sakona zen eta ez zuen lortu.

Etsita, enbor baten gainean eseri zen eta bere buruarekin hizketan hasi zen:
- Hau zoritxarra! Zer egingo dut nik orain? Aizkorarik gabe ezin dut lanik egin, eta lanik egiten ez badut goseak hilko dira nire haur gaixoak.
Eta negarrez hasi zen.
Inguru haietan Basajaun zebilen eta egurgilearen hitzak entzun zituen Berarengana joanda honela esan zion:
- Ez ezazu negarrik egin, gizona. Nik aterako dizut aizkora leizetik eta.
Basajaunek orduan leizera jaitsi eta urrezko aizkora bat atera zuen handik.
- Hau al da zure aizkora? –galdetu zion egurgileari.
- Ez, ez da hori –erantzun zion egurgileak.
Orduan Basajaunek zilarrezko aizkora bat erakutsi zion:
- Beste hau izango da, beharbada.
- Ez, ez. Hori ere ez –erantzun zion egurgileak.
Basajaunek burdinazko aizkora bat erakutsi zion orduan. Gizonak bere eskuetan hartu zuen eta arretaz begiratu ondoren honela esan zion:
- Bai, bai!! Hauxe da! Neuk egin nion kirtenean daukan marka hau. Ematen badidazu, zoriontsu egingo nauzu berriz!
- Egia esan duzulako hirurak emango dizkizut –esan zion Basajaunek.

Egurgilea orduan herrira jaitsi zen eta urrezko eta zilarrezko aizkorak salduta diru mordoa atera zuen. Etxera joan zenean andreari kontatu zion dena eta isilik gordetzeko eskatu zion. Andreak, ordea, bere lagun bati kontatu zion, honek beste bati eta azkenean gizon diruzale baten belarrietara heldu zen berria.
“Horra! Nik ere gauza bera egingo dut, ea aberasten naizen” esan zuen. Eta aizkora hartuta basorantz abiatu zen. Basoan leize batera bota zuen aizkora, nahita, eta oihuka hasi zen:
- Ai, ai, ai! Hau zoritxarrra! Aizkora galdu dut! Ezin dut lanik egin eta goseak hilko naiz! Ai, ai, ai!
Orduan Basajaun agertu zen eta urrezko aizkora bat erakutsi zion:
- Hau al da zure aizkora? –galdetu zion.
Gizonak aizkoraren distirak liluraturi, “bai, bai!”erantzun zion, “horixe da nire aizkora! Emaidazu eta zoriontsu egingo nauzu berriz!”
Basajaunek lurrera bota zuen aizkora. Gizona aizkora jasotzeko makurtu zen eta orduan Basajaunek, gezurra esategatik, eskua ebaki zion beraren aizkoraz.











CUENTOS - ENVIAR MENSAJE A ESTA CATEGORÍA

18/01/2008 · Concurso de cuentos de febrero
29/07/2007 · Estar
13/07/2007 · DIARIO DE UNA CANCIÓN
11/07/2007 · Sabiduría popular
08/06/2007 · Dos Hermanas
07/06/2007 · Las piedras
07/06/2007 · Ríe que es verano
06/06/2007 · Anónimo en el recuerdo
06/06/2007 · La vida de ...
06/06/2007 · Cuento
06/06/2007 · Las coplas